Asteburuan 41 lagunek eman dute positibo Donostian, larrialdi egoera amaitzear dela
Eusko Jaurlaritzak argitaratutako datuen arabera, 41 koronabirus kasu positibo atzeman dituzte Donostian asteburuan: 9 ostiralean, 11 larunbatean eta 21 igandean. Joan den asteburuan 18 lagun izan ziren eta beraz, intzidentzia metatua igotzen ari da, hainbat egunez jaisten aritu ostean. Edonola ere, biharko deituta dagoen Labiren bileran, alarma egoera bertan behera uztea aurreikusten du Iñigo Urkullu lehendakariak, izurriari kontra egiteko ezarriak diren neurri gehienak bertan behera utziz.
Intzidentzia osasun eremuka
Ostiraletik igandera egondako positibo kopurua eta intzidentzia metatua osasun eremuka. Auzo gehienetan apur bat igotzen ari den arren, zifra baxuak izaten jarraitzen dugu hirian.
- Loiola: 3 (95,39)
- Ondarreta: 13 (91,32)
- Altza-Roteta: 6 (81,65)
- Intxaurrondo: 1 (78,76)
- Amara-Erdialdea: 4 (73,45)
- Parte Zaharra: 2 (65,03)
- Aiete: 1 (56,15)
- Amara Berri: 12 (52,30)
- Bidebieta: 0 (27,75)
- Gros: 0 (27,02)
- Egia: 0 (6,76)
Indarrean dauden osasun neurriak
- Segurtasun distantziak mantentzerik badago, kanpoaldean ez da derrigorrezkoa maskara erabiltzea.
- Hego Euskal Herriko mugikortasuna librea da.
- Espainiako Estatuko gainontzeko autonomia erkidegoetara joan daiteke.
- Posible da edozein ordutan kalean egotea.
- Beste pertsona batzuekin elkartzea, kopuru mugarik gabe. Ostalaritza establezimenduetan, ordea, gehienez zortzi pertsona elkartu daitezke mahai bakoitzean.
- Hiriguneetan maskararen erabilera derrigorrezkoa da. Aldiz, bere erabilera ez da derrigorrezkoa natur inguruneetan, igerilekuetan eta hondartzetan, betiere pertsonen arteko gutxieneko distantzia mantentzen bada.
- 03:00etan ostalaritza establezimenduak itxi behar dira, baita kultura, gizarte eta merkataritza jarduerak eten ere.
- Ostalaritzari dagokionez, ezingo da barran kontsumitu eta %75eko jarduera onartuko da barruan. Toki itxietan, zortzi lagun eseri ahalko dira mahai berean, eta kanpokoetan, hamabi.
- Dantzaleku eta antzekoetan %50 jarduera onartuko da, baina ezingo da barran eta zutik kontsumitu.
- Elkarte gastronomikoak eta txokoak ireki ahal izango dira, eta ostalaritzaren neurri berak errespetatu beharko dituzte. Hauen ordutegia 09:00etatik 02:00etara izango da, eta %50eko gehienezko edukiera izango dute.
- Kanpoan, taldean egiten den kirolak ez du pertsona kopuru gehienezkorik, eta barruan gehienez 10 pertsonakoak izango dira taldeak. Aldagelen edukiera %50era handituko da.
- Kanpoko turismo eta natura bisiten taldeak gehienez 20 pertsonakoak izango dira, eta barrukoak 10 pertsonakoak.