Gazteentzako 200 enplegu inguru eskainiko dituzte talentuaren lehen azokan
Donostiako Udalak, Sustapenaren bidez, I. Gazte Talentuaren Azoka antolatu du, gazte kualifikatuei zuzenduta, garapen profesionala bideratzeko. Azoka Kursaalean izango da hilaren 19an, Donostiako Berrikuntzaren Astearen (DSS WeekINN) baitan.
Parte hartzen duten 54 enpresa eta erakundeek 160 lan aukera inguru eta nazioarteko mugikortasun programa bat eskainiko dituzte, beste 20 plazarekin. Jardunaldi horretan hitzaldiak eta tailerrak izango dira, gaitasun pertsonalen garapenari ekiteko. Talentu Azokara joan nahi duten pertsonek aldez aurretik eman beharko dute izena Sustapenaren webgunean.