Kontadores Zentroko V. Mikroantzerki Maratoian parte hartzeko deialdia ireki da
Kontadores Gazte Zentroak V. Mikroantzerki Maratoia antolatu du, gazte izaerako zein formatu txikiko antzerki erdi-profesionala bultzatzeko asmoz. Horrez gain, parte hartzaile gazteak haien sormen prozesuan aurrera egitera animatu nahi dituzte, eta hiriko kultur eragileen arteko elkarlana sustatu nahi dute.
V. Mikroantzerki Maratoian parte hartzeko izen ematea 2021ko urriaren 4tik 29ra arte dago zabalik, eta oinarriak eta izena ematearen inguruko informazioa Kontadoreseko webgunean kontsultatu daiteke.
Aurten, COVID-19aren ondorioz ezarritako neurriak direla eta, epaimahaiak bi pieza hautatuko ditu hasiera batean. Testuinguruak ahalbidetuko balu, hirugarren pieza bat ere aukeratuko litzateke, orain arteko edizioetan egin den moduan. Epaimahaia hiru pertsonek osatuko dute eta erabakia 2021eko azaroaren 16ean argitaratuko dute. Pieza aukeratuek laguntza ekonomikoa jasoko dute eta V. Mikroantzerki Maratoian aurkeztuko dira, Kontadores Zentroan 2021eko azaroaren 27an.
Deialdian parte hartzeko baldintzen artean, lehentasuna izango dute 18 urtetik 30 urtera arteko taldeek, lurraldeko taldeek eta euskarazko antzezlanek. Bestalde, proiektuek formatu mikroa izan beharko dute, gehienez 15 minutukoak izan beharko baitira.