Kristinaeneko beltxarga bat hilda agertu da
Kristinaenea parkeko beltxarga emea hilda agertu da asteburuan, Eguzki Erakunde Ekologistak salatu duenez. “Eguzkirekin harremanetan jarri diren lekukoen arabera, beltxargak lepoa okertuta zeukan, dardarka egon zen eta ezin zuen zutik mantendu. Lotsagarria da parkean Ekologia zinegotziaren [Marisol Garmendia] onespenarekin gertatzen ari dena”, salatu dute ekologistek.
Izan ere, Eguzkik denbora darama parkean zaintza falta dela salatzen, hainbat animalia hil baitira herritarrek edo zakurrek erasotuta. Berriki, zakur batek parkeko paumen txita bat hil zuen.