Donostia Kulturako udazkeneko ikuskizunen sarrerak salgai
Donostia Kulturak azaroko eta abenduko programazioa gaur jarri du salgai, hain zuzen ere, Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta webgunean. 11:30etatik aurrera izango dira eskuragarri.
Helduentzako 15 antzezlan, 6 dantza ikuskizun eta 26 kontzertu eskainiko dira, haurrentzat, ordea, ordainpeko 8 ikuskizun. Irailean aurkeztutako ekitaldiei hainbat kontzertu berri gehitu zaizkie: Quique González, Revolution Jam Rock, Batura zikloko Rafael Aguirreren eta Massimo Somenziren emanaldiak eta abenduaren 17an eta 18an izango den Donostikluba jaialdia. Bestalde, X. Zombie jaialdian aldaketak izan dira eta azaroaren 6an izango dira Vhaldemar, Blast Wave, Leyenda eta Delionen kontzertuak.