Kresala Zineklubaren 50. urteurrena dela eta dokumental bat egingo dute
Datorren urtean, Kresala Zineklubak 50 urte beteko ditu eta zineklubaren historia eta ibilbideari buruzko dokumental bat egingo dute. Kresala Zinekluba 1972an sortu zen, flimak proiektatu eta haien inguruan hitz egin eta eztabaidatzeko, eta gaur egun arte iraun du. Horregatik, dokumentu zinematografiko bat egin nahi dute, 50 urteko historia omentzeko: “Zinemari eta harekiko maitasunari buruzko kantua”. Dokumentalean Kresalari lotutako ikusle, kide eta laguntzaileek hartuko dute parte eta urte hauetan proiektatutako flimen zatiak erabili nahi dituzte.
Proiektua aurrera eraman ahal izateko crowdfunding kanpaina jarri dute martxan eta hiritarrak parte hartzera animatu nahi dituzte. Urriaren 7an Groseko Zinema Korner tabernaren terrazan izango dira 17:00etatik 19:00etara informazioa eskaintzeko.
Dokumentala Donostiako Antzoki Zaharrean estreinatuko da 2022ko urriaren 19an, lehen saioaren 50. urteurrenean.