Realak Europako 22. talderik garestiena dauka
CIES Futbolaren Behatokiak Europako lehenengo mailako gizonezkoen taldeen balioak aztertu ditu, eta argitaratutako zerrendaren arabera, Europako 22. talderik garestiena da Reala. Hain zuzen, 368 milioi euroko merkatuko balioa du taldeak. Espainiako lehenengo mailako Euskal Herriko beste taldeei dagokienez, Realarengandik urrun daude: Athletic 44. postuan dago (205 milioi euroko balioarekin), Osasuna 64. postuan dago (115 milioi euroko balioarekin) eta Alaves da merkatuko balio txikiena duen Espainiako Ligako taldea, 46 milioi euroko balioarekin.
Sailkapeneko lehenengo postuetan Manchester City (1280 milioi euro), Manchester United (1214 milio euro) eta Chelsea (946 milioi euro) daude. Espainiako Ligako talderik garestienei dagokienez, Bartzelona da garestiena (896 milioi euro, laugarren postuan dago), Real Madril bigarren garestiena (846 milioi euro, zazpigarren postuan dago) eta Atletico Madril hirugarrena (662 milioi euro, hamargarren postuan dago). Zerrenda osoa hemen kontsultatu daiteke.