Enpresa elektrikoen aurkako itzalaldi masiboa deitu du EH Bilduk ostiralerako
Azkeen asteetan, argindarraren prezioa egunez egun igotzen ari da. Donostiako EH Bilduk ohar batean adierazi duenez, “nahikoa dela esateko” eta elektrikoen lapurretaren aurrean planto egiteko unea iritsi da”. Hori dela eta, urriaren 8an, ostirala, Euskal Herriko herri eta auzo guztietan itzalaldi bat eta lapiko-jotzea deitu dituzte enpresa handien “lapurreta” salatzeko. Deskonektatu elektriketatik! lelopean deitu dituzte mobilizazioak.
Kataluniako, Galiziako eta Euskal Herriko indar independentistek indarrak batu dituzte, eta ostiraleko protesta ekitaldia aldi berean egingo da hiru herrialde horietan.
Herritarrek argindarraren prezioa ezartzeko behar besteko subiranotasun energetikorik ez dutela salatuko du EH Bilduk eta hainbat ekitaldi antolatu ditu Donostian: Nafarroa Beherea plazan (Gros), Gaskonia plazan (Antigua), Plaza Berrin (Egia) eta Ferrerias plazan (Amara Berri) 22:00etan. Eneregia arrazoizko prezioan eskuratzea oinarrizko eskubidea dela nabarmendu du alderdiak eta herritarren eskubideekin jolasten utziko ez dietela erakutsi nahi dute.
Ibedrolaren aurkako ekintza
LABeko kideek Donostiako Antigua auzoan Iberdrolak duen bezeroen arretarako bulego batean sartu dira gaur goizean. “Oligopolio energetikoari boterea mugatu behar zaio eta sektore energetikoaren jabetza eta kontrol publikoan oinarrituko den sistema energetiko propioa eraiki, ezinbestekoa den trantsizio energetikorako tresna izan behar duena, gainera; beharrezkoa ez den energia kontsumoa murriztu eta energia berriztagarri deszentralizatuak garatuz”, adierazi dute ohar batean. Kalean mobilizazio soziala indartzeko garrantzia nabarmendu dute eta datozen egunetarako ekimen eta mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute.
Iberdrolaren bezeroentzako arreta buelgo batean sartu gara Donostian‼️
— LAB Ekintza Soziala (@LABSoziala) October 6, 2021
Hemos entrado a una oficina de atención al cliente en Donostia‼️@iberdrola lapurrak!
Zuen aberastasuna, gure miseria!
¡Vuesta riqueza, nuestra miseria! pic.twitter.com/4zvJieYEpU
Sortu Donostiak ere “Lapurrak!” lelodun kartelak jarri ditu hirian zehar, ostiraleko itzalaldian parte hartzeko deia eginez.
?Herritarron beharretatik aberasten ari dira argindar konpainia handiak: LAPURRAK!
— Sortu Donostia (@SortuDonostia) October 6, 2021
?Onarrizko beharrak pribatizatu zituen eredua irauli eta bizitzarako ezinbesteko diren eremuen kontrol PUBLIKOA borrokatu
10/08 itzalaldia#goraherria#DeskonektatuElektriketatik#burujabetza pic.twitter.com/d1EjsgkVQM