'Gabonak zuretzat' programaren diru laguntzetarako epea ireki dute
Donostiako Udaleko Gazteria sailak Gabonetarako jarduera eta egitarau bereziak antolatzen dituzten elkarteentzako diru laguntzak jasotzeko izen ematea zabaldu du. Diruz lagundutako jarduerak abenduaren 13tik urtarrilaren 6ra arte izango den Gabonak zuretzat programaren barruan kokatzen dira. Eskaera epea gaurtik hilaren 25era bitarte zabalik dago, eta telematikoki, udaleko webgunearen bitartez egingo daiteke.
Programaren bidez aisialdia modu egokian bideratzeko ohiturak sortu nahi dira eta ondo pasatzeko eta dibertitzeko era berriak ezagutzeko aukera eman nahi da. Halaber, bestelako balio batzuk ere landu nahi dira; besteak beste, hezkidetza, elkartasuna eta aisialdi sortzailea. Eta horiek guztiak, batik bat, haur, nerabe eta gazteekin lan egiten duten hurbileko entitateen bidez lantzea da helburua.