San Roke kalea trafikora itxita egongo da abendura arte
Espaloia eta zerbitzuen berritze lanak direla eta, San Roke kaleko tarte bat itxi zen zirkulazioarentzat urriaren 4ean. Zehazki, 62. zenbakitik 50 zenbakirainoko tartea ezin da erabli. Udalak eta bertako langileek adierazi dutenez, hiru hilabeteko iraupena izango dute lanek.
Itxiera hori dela eta, Dbuseko 36. lineak beheranzko (Amara kalerantz) noranzkoan dituen lau geltoki bertan behera geratu dira: San Roke 65, San Roke 58, San Roke 7 eta Easo Plaza geltokiak. Beraz, Lazkano 3 geltokitik aurrera, Aldapetatik jaisten da autobusa Easo 27ko ibilbidea berreskuratzeko.