Amaralek irekiko du Kursaal Eszenaren denboraldia
Urriko eskaintza aurkeztu du Kursaal Eszenak. Edukieraren %100 berreskuratuta egingo dira emanaldi hauek, eta Amaral izango da lehena igande honetan. Nathy Pelusok hilaren 12an joko du, eta Love of Lesbian hilaren 20an eta 21ean ariko da.
Eusko Jaurlaritzaren dekretu berriak 5.000 eserleku baino gutxiagoko gune itxietan %100eko edukiera ahalbidetuko duenez, sarrera gehiago jarri ditu salgai Kursaal Eszenak. Kontzertu hauetarako ez ezik, gainontzeko ikuskizunetarako ere sarrera gehiago eskainiko dituzte. Gaurtik sarrerak eskuratu daitezke Kursaaleko leihatilan eta webgunean.