Anoetako belarra aldatuko dute, eta Sansek Ipuruan jokatu beharko du
Anoetako futbol zelaiko belarra egoera txarrean dago –Imanol Alguacil entrenatzailea kexatu egin zen Elxen aurkako partidaren ostean–, eta Realak aldatzea erabaki du, mutilen lehenengo taldeak hilaren 16an Mallorcaren aurka jokatuko duen neurketaren ostean. Ordea, Sanse Anoetan jokatzekoa zen igandean Anoetan (14:00etan), Ponferradinaren aurka.
Aldatu arte zelaia ahalik eta gehien zaintzeko, aldiz, Sanseren partida Eibarren zelaira, Ipuruara, eramatea erabaki dute. Horrela, Xabi Alonsoren mutilek Ipuruan jasoko dute Ponferradina. Hala eskatu du Realak, eta Ligak eskaera onartu egin du arratsaldean. Eibarrek ere aintzat hartu du txuri-urdinen eskaera, eta jakinarazi du Reala arduratuko dela neurketaren kudeaketa lanetaz. Eibarrek ez du zelaia behar asteburu honetan, Mirandesen etxean jokatuko baitu dagokion neurketa.
Anoetako belarra berritzeko lanak hilabete amaierarako amaitzea aurreikusten du Realak, hilaren 31n Athleticen aurka jokatuko duen derbiaren aurretik, alegia.