Asteazkenean 6 positibo atzeman dira Donostian
Eusko Jaurlaritzak argitaratutako datuen arabera, 6 koronabirus kasu positibo atzeman dituzte Donostian asteartean. Asteartean 11 izan ziren eta intzidentzia metatua 72,37an dago, asteburuan apur bat igo ostean. Asteartean osasun larrialdi egoera behertan behera utzi zuen Labik eta izurriaren kontrako neurri gehienak bertan behera geratu dira gaurtik aurrera.
Intzidentzia osasun eremuka
Astelehenean egondako positibo kopurua eta intzidentzia metatua osasun eremuka. Auzo gehienetan apur bat igotzen ari den arren, zifra baxuak izaten jarraitzen dugu hirian.
- Loiola: 0 (122,65)
- Ondarreta: 1 (101,47)
- Amara-Erdialdea: 1 (95,48)
- Altza-Roteta: 0 (61,24)
- Intxaurrondo: 1 (113,92)
- Parte Zaharra: 0 (65,03)
- Amara Berri: 3 (76,92)
- Aiete: 0 (40,11)
- Bidebieta: 0 (41,63)
- Gros: 1 (30,39)
- Egia: 0 (20,29)
Indarrean dauden osasun neurriak
Larrialdi egoera bukatuta, amaitu dira indarrean zeuden neurri gehienak. Aforoari dagokion neurririk ez dago jada ez taberna, eta ez aretoetan. Tabernetan jada ez da derrigorrez iserita kontsumitu beharko hemendik aurrera, baina maskara jantzita eduki beharko da kontsumitzen ez den bitartean. Ordutegi mugarik ez da ezarri, beraz, pandemia aurretik zeuden ordutegietara itzuli gara.
Indarrean dirauten neurrien artean barnekaldeetan maskararen erabileraren derrigortasuna mantenduko da. 5.000 lagunetik gorako ekitaldietan aforoa %80koa izango da. Harridura sortu duen erabaki bat da ekitaldietan ezin dela ura ez den beste ezer kontsumitu.