Suizidioa eta nerabezaroaren inguruko jardunaldiak egingo dira asteburuan San Telmo Museoan
Bidegin elkarteak, Donostiako Berritzegunea eta San Telmo Museoaren laguntzaz, Suzidioa eta nerabezaroa jardunaldiak antolatu ditu larunbat honetan. Topaketa, batez ere, hezkuntzan lanean ari direnentzat zuzendua dago, eta helburua ikasleekin heriotza lantzeko baliabideak eskaintzea eta esperientziak ezagutzea da, heriotzak tabu izateari utz diezaion. Aurten gaia gazteen suizidioa izango da, eta gaiean interesa duen edonor joan daiteke.
San Telmo Museoan izango dira jardunaldiak eta bi saioetan banatu dira. Goizeko saioa 9:15ean hasiko da eta gaiaren inguruko hainbat aditu izango dira bertan. Esaterako, Gloria Iniestak, Lehen Hezkuntzako irakaslea eta jokabide suizidioan aditua, Conocer para acompañar: acercarnos a la realidad del suicidio en el contexto educativo hitzaldia eskainiko du 9:30ean. 14:00etan amaituko da lehen saioa eta arratsaldekoa 16:00etan abiatuko dute. Saio honetan, Gloria Iniestak tailer praktikoa eskainiko du goizean landutakoa integratzeko asmoz. Material didaktikoa eskaini eta galderak egiteko tarteak izango dira.
Jardunaldietan parte hartu nahi izanez gero, webgunean izena eman beharra dago, eta bestetik, goizeko saioa Internet bidez jarraitzeko aukera egongo da.