Ur Kirolakek bigarrenez antolatu du itsasoko arraun estropada
Larunbatean, hilaren 9an, II. Donostia San Sebastian Bay Rowing estropada egingo dute. Ur Kirolak arraun kluba da antolatzailea, eta gaur goizean egin dute aurkezpena Donostiako Udaletxean. Partaidetza zabala izango du hainbat modalitatetan. Guztira, 30 arraun elkartek parte hartuko dute, 107 ontzik eta 263 arraunlarik.
Kontxako badian izango da itsas estropada, eta 9:30ean hasiko da. Informazio osagarria helbide honetan topa daiteke.