Zergatik egiten du giro atsegingarriagoa hiriko parkeetan?
Haritik Hirira geografo taldeak sare sozialetan hozte efektuaren inguruko datuak zabaldu ditu, hain zuzen ere, Donostiako Kristinaenearen kasua azalduz. Geografoek azaldutakoren arabera, hiri batean zehar sakabanaturiko gune eta erabilera desberdinen artean, parke zein gune berdeak izan ohi dira hobe termoerregulatzen diren eremuak, hau da, muturreko tenperaturak erregulatzeko berezko gaitasun handiena dutenak. Hozte efektua hainbat aldagairen menpe egon ohi da: parkearen tamaina, itsaso edo ur gorputzekiko distantzia, altitudea eta landaretza motza.
Kristinaenearen kasuan, tenperatura nabarmen jaisten da. 2020ko abuztuaren 5eko datua hartuz gero, bataz besteko tenperatura 26,32 °C-koa da eta parke ertzetik hasita 200 metroko perimetro batean, batez bestekoa 31,05°C-koa. Denera, bost graduko aldea dago.
Hozte efektuaren irismena, kasu honetan, 90 metro ingurukoa da eta beraz, parketik gertu kokatzen diren guneak soilik baliatzen dira hozte efektuaz. Parketik geroz eta gehiago urrundu, efektua desagertzen doa
Geofrafoen iritziz, “gune berde eta parkeek dituzten hamaika onuren artean, gure hirietan konfort termikoa lortzeko erronkan, ezinbestekoak bilakatu dira. Horregatik, behar-beharrezkoa da espazio hauen kontserbazio eta ugalketa bultzatzen dituzten politikak martxan jartzea”.