4.000 ikusle izan ditu Poltsiko Antzerkiaren Jaialdiak
Bukatu da Donostiako 30. Poltsiko Antzerkiaren Jaialdia, eta hiriko kultur etxeek balantzen “bikaina” egin dute: “COVID-19aren eraginpean jarraitu dugun urte honetan, batez beste, 4.000 lagun bertaratu dira antzerkiaz, umoreaz, txotxongiloez, musikaz eta kabaretaz gozatzera”. Gainera, aurtengo jaialdiak berrikuntza bat izan duela nabarmendu dute: “Otsailean atzeratu ostean, jaialdia udazkenean itzuli da berrikuntza nagusi batekin: kanpoaldean kokatutako karpetan egin da ia osorik, indarrean ziren segurtasun eta osasun arauak bermatzeko. Osasun mugen ondorioz ikuskizunak ezin izan dira ohiko hainbat espazio eta tabernetan eskaini eta ikusleen beharretara egokitutako agertokiak sortu dira hiru plazatan eta asteburutan”.
Guztira, hamazazpi konpainiaren 32 emanaldi izan dira jaialdian, zortzi agertokitan banatuta. Emanaldien erdia —hamasei— euskaraz izan dira. Jaialdiak izan duten jarrera eskertu die ikusleei: “Jaialdiak hiritarrei eskertu nahi die osasun egoerari egokitutako proposamen ezberdinari harrera bikaina egin diotelako. Poltsiko Antzerkiaren Jaialdiak beti izan du publiko fidela eta aurten ere ikusle berriak gehitu ditu Donostiako kultur programazioan klasikoa den ekitaldiak”.