Ikurriña handi bat Intxaurrondon
Independentziaren aldeko ikurriña handi bat jarri dute Intxaurrondoko kale batean. (Argazkia: Zulo Zahar Elkartea) Urriaren 12a da gaur, Hispanitatearen eguna, eta ondorioz, jaieguna Espainiako Estatuan. Egunak sinbolizatzen duen guztiarengatik, herritar eta eragile ugarik nahiago dute jaieguna ez ospatu, eta euren aldarrikapen propioak egiten dituzte. Horregatik, hain zuzen, Euskal Herriaren independentzia aldarrikatzen duen ikurriña handi bat zintzilikatu dute Intxaurrondoko Mons pasealekuan, Pablo Sorozabal plazaren ondoko horman.


