Altzako hilerriaren sarreran lanean ari diren makinak kaltetu dituzte
Donostiako Udalak jakinarazi duenez, ezezagunek hainbat kalte eragin dituzte aste hauetan Altzako hilerriaren sarreran lanean ari diren makinetan. Urriaren 12ko zubian gertaturikoak salatu ditu
Miguel Angel Diez Hiri Mantenimenduko zinegotziak.
Jaiegunak pasata, makinak kaltetuta topatu dituzte langileek. Dumperren eserlekua eta motorra erre dira, eta ez dute balio. Hala eta guztiz ere, lanen epeei eustea espero du udalak, Santu Guztien egunari begira bukatzea espero dutelako. Enpresak salaketa jarri du gaur goizean Ertzaintzan.