Leonardo da Vinciren inguruko erakusketa jarri dute Alderdiederreko lorategietan
Leonardo da Vinci. Behatu. Jarri zalantzan. Egin saiakuntzak izeneko erakusketa jarri dute Alderdiederreko lorategietan Donostiako Udalak eta “la Caixa” Fundazioak elkarlanean. Proiektu honetan, da Vinci ez da jeinu gisa ageri, bizitzarekiko zuen jarrera eta errealitateari begiratzeko modua erakusten baita.
Erakusketak Château du Clos Lucé – Parc Leonardo da Vinci elkartearen laguntzan izan du, eta bi espazio ezberdin ditu: barrualdean, ikus-entzunezko ikuskizun batek Leonardoren pentsamendua eta gure eguneroko bizimodua lotzen ditu; kanpoaldean, lau maketa handik Leonardoren ideia moderno eta iragarleetako batzuk erreproduzitzen dituzte.
Proiektu honekin, “la Caixa” Fundazioak eta Donostiako Udalak bat egiten dute Leonardo da Vinciren heriotzaren bosgarren mendeurrena gogoratzeko prestatutako ospakizunekin.