Herrera pasealekuak bi metroko zabalerako espaloia izango du
Donostiako Udalak Herrera pasealekua berritzeko proiektua onartu du, eta 49. eta 71. zenbakien artean, Harria parkearen ondoan, hainbat hobekuntza egingo dituzte. Hain zuzen ere, pasealekuak bi metroko zabalerako espaloia izango du zati horretan, eta, galtzadan, norabide bakoitzerako errei bana, 2,75 metroko zabalerakoak.
Baterian aparkatzeko espazioa ere izango du pasealekuak. Alvaro Garcia Gonzalez arkitektoak idatzi du proiektua, eta udalak 341.656 euro inbertituko ditu lau hilabeteko epea izango duten lanetan.