Gasteizko erailketa matxista salatu dute Bulebarrean
Dozenaka pertsona elkartu ziren atzo Bulebarreko Kioskoan, Gasteizko erailketa matxista salatzeko, Hego Euskal Herriko gainerako hiriburuetan egin duten moduan.
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak Hego Euskal Herriko hiriburuetan elkarretaratzeak deitu ditu urriaren 12an Gasteizen izandako erailketa matxista salatzeko. Euskal Herrian eraildako bostgarren emakumea izan dela salatu eta “aski dela” nabarmendu zuten.
Gizon batek bere neska laguna hil eta bere buruz beste egin zuen asteartean Gasteizen. Berriako datuen arabera, 2003tik 122 emakume erail dituzte Euskal Herrian.