'San Sebastian eta fantasma' erakusketa San Telmo Museoaren 'Artea abian' proiektuan
Oier Iruretagoiena errenteriarra izango da aurten ‘Artea abian’ proiektuan parte hartu duen artista. Pasa den urtean Nagore Amenabarro izan zen artista gonbidatua. Proiektu honen bitartez, Kutxa Fundazioak eta San Telmo Museoak sorkuntza garaikideari protagonismoa eman nahi diote, garapen fasean dauden artistei bultzada emanez. Helburu nagusia da oraindik erabat finkatuta ez dauden edo garapen fasean dauden ibilbideak dituzten sortzaileekin lan egitea.
Artsitaren lanak bi zati ditu, batetik, abiapuntu gisa martiri erromatarraren irudiaren inguruan bildutako lanen multzoa, eta besteik, Fantasma, lurrean hedatzen den soinuzko esku-hartzea.
Iruretagoienaren San Sebastian eta fantasma erakusketa urriaren 15etik urtarrilaren 9ra bitartean izango da ikusgai, doako sarrerarekin. Erakusketarekin batera bi jarduera izango dira datozen hilabeteetan. Urriaren 28an, hitzaldi bat eskainiko du Carmn Pardo Salgadok: Flechas de amor y dolor: los agujeros de San Sebastian. Azaroaren 28an ordea, bisita gidatuak egindo dira 18:00etan eta 19:00etan.