Gizon bat hil da taberna batean piztutako sute batean
Groseko Usandizaga kaleko Gure Txoko tabernan piztu da sua. Suhiltzaileek goizeko bederatzietan jaso du abisua, eraikinean ke asko zegoela eta. Taberna itxita zegoen, eta, beraz, jabeak bertara joan behar izan du suhiltzaileei atea irekitzera. Antza denez, sua sukaldean piztu da, baina oraindik ikertzen ari dira.
Sua itzaltzen ari zirela, pertsona bat aurkitu dute biltegian, eta kanpora atera dute, oso egoera larrian. Larraldietako zerbitzuak suspertzen saiatu dira, baina gizona hil egin da. 30 eta 40 urte bitarteko gizon bat da hildakoa. Martin Ibabe Segurtasun zinegotziak adierazi du ziurrenik tabernako langile bat dela hildakoa.