Berrikuntzaren Asteko "Iraganeko kimerak" erakusketa Alderdi Ederren
Gaur abiatu da DSS WeekINN, Donostiako 8. Berrikuntzaren Astea ‘Iraganeko kimerak’ erakusketaren inaugurazioarekin. Erakusketak ibilbide bat egiten du historian etorkizunean funtsezkoak izan diren asmakizunetan barrena: lehen programa informatikoa, penizilinaren aurkikuntza, eguzki-energia edo Leonardo da Vinciren lehen makina hegalaria. Historia eta zientza lotzen dituen erakusketa Alderdi Ederren instalatu dute.
Denboran zehar egiten den bidaia honetan, aitorpenik jaso ez zuten baina etorkizunean funtsezkoak izan diren asmakizunak ikus daitezke: beren garairako aurreratuak izan ziren aurkikuntzak, denborak arrazoia eman dien kimerak,ustekabeko asmakizunak edo azkenean aplikazio harrigarriak izan zituzten ikerketak.
Sustapen ekonomikorako zinegotzi Marisol Garmendiak adierazi duenez, erakusketak oinarrizko ikerketaren, sormenaren, pentsamendu kritikoaren eta pertseberantziaren garrantzia aldarrikatzen ditu. Helburua berrikuntzara eramaten duten bide, eredu edo planteamendu desberdinei eta, askotan, susmagaitzei buruz gogoeta egitea da.
Urriaren 18tik 22ra izango da ikusgai eta bisita gidatuak euskaraz zein gazteleraz eskainiko dituzte.