'Bullying'-a izango dute hizpide bosgarren 'Indarkeria matxista nerabezaroan' jardunaldietan
Donostiako Udaleko Berdintasun eta Gazteria sailek bosgarren Indarkeria matxistak nerabezaroan jardunaldiak antolatu dituzte, eta bullying-a izango du hizpide oraingoan, generoaren ikuspegitik; Bullying-aren azterketa generoaren arabera dute izena aurtengo jardunaldiek. Batez ere, nerabeekin lanean edo kontaktuan dabiltzan eragileentzako antolatu dituzte jardunaldiak, eta honakoa izango da egitaraua: Enara Larrainek eta Nagore Iturriozek hitzaldi bana eskainiko dute, Mireia Delgadok eta Eihera Kooperatibako kideek ikastaro batzuk eskainiko dituzte eta mahai-ingurua egingo dute bukaeran, Lidia Hernandez Roblesen, Noemi Amaya Garciaren, Mijo Lizarbururen eta Iñigo Etxezarretaren eskutik.
Osteguneko (hilak 21)) 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara egingo dituzte jarduerak, Intxaurrondo Kultur Etxean. Izena emateko epea itxita dago jada.