Dbusek bi proiektu teknologiko berri ezarriko ditu
Smart Ramp-Arrapala Adimendunaren eta Hiriko Autobusak Kargatzeko Sistema aurreratuaren proiektuak abian jarri ditu Dbus konpainiak. “Emandako zerbitzuaren kalitatea hobetzen jarraitzea eta konpainiaren eraginkortasuna hobetzea da helburua”, adierazi du. Bi proiektuak hainbat deialditan aurkeztu dituzte, eta onartu egin dira. Horrela, tramitazio fasean daude biak.
Europako Digifed programan aurkeztu zuten Arrapala Adimendua-Smart Ramp proiektua, Europar Batasunaren ikerketa eta berrikuntzako finantzaketa programa gisa egituratzen dena, eta EBko industriei beren produktuak eta zerbitzuak digitalizatzeko laguntza ematen diena. Dbusentzat neurrira diseinatzen ari den proiektu berritzaile hau CPS sistema oso bat ezartzean datza (automobilgintzako, ekoizpeneko eta testeatzeko informazio guztia) hamar autobusetan. Arrapala bakoitzaren portaerarekin lotutako informazio guztia emango du, Dbuseko arrapalen hedapen automatikoa hobetzeko eta sistemak azkenaldian hainbat arrazoirengatik (hautsa, lokatza, kolpeak, elektrizitatea eta arrazoi mekanikoak, etab.) ematen zituen arazo teknikoak saihesteko. Proiektu honen bidez, mugikortasun urriko pertsonei autobusetarako sarbide normala bermatu nahi zaie, hedapenean funtzionamendu txarra eragin dezakeen alferrikako edozein eragozpen saihestuz.
Smart Mobility Industry programaren barruan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Sustapen Ekonomiko eta Berrikuntzako Departamentuan aurkeztutako Hiri Autobusentzako Birkarga Aurreratua izeneko beste proiektua. Birkarga kudeaketako sistema aurreratu bat garatzea da helburua, funtzionaltasun handiagokoa, Dbuseko SAE elektrizitate industriarekin koordinatua Kotxetegietan Optimizazio energetikoa lortzeko, Dbusen flotaren elektrifikazio estrategiaren barruan.