Gabonetarako kartel lehiaketa abiatu du udalak
Donostiako Gabonak iragartzen dituzten kartelak jasotzeko prozesua ireki du Donostiako Udalak. Ekimen honen helburua da herritarren parte hartzea eta sormena bultzatzea, udalak esan duenez. Azaroaren 5a baino lehen aurkeztu beharko dira lanak
Marisol Garmendia, ekonomia bultzatzeko zinegotziak esan duenez, “lehiaketa honen bidez, herritarren sormenari ateak ireki nahi dizkiogu, bai baitakigu kontzeptu estetiko oso interesgarriak eskain ditzakeela”.
Lanak “edozein teknika artistikorekin egin ahal izango dira, ez bakarrik argazkien bidez, eta Gabonak ospatzearekin lotuta egon behar dira, edozein alderdiri dagokionez”. Lana argitaratu gabea eta jatorrizkoa izan behar da, eta ez dira onartuko kartelak baldin eta kartel horiek, osorik edo zati batean, lehiaketako partaidearen jabetza intelektualekoak ez diren irudiek, ekoizpenek, sinboloek edo beste adierazpen batzuek osatzen badituzte.
Formatu digitalean aurkeztu beharko dira, posta honen bidez: fomentoss@donostia.eus (kontsultatu oinarriak hemen: www. donostia gabonetakoazoka.eus ). Donostia Sustapenak izendaturiko kideek osaturiko epaimahaiak aukeratuko du lan irabazlea.
Saria 500 eurokoa izango da, eta Donostiako Gabonak hobekien adierazten eta sustatzen dituen diseinuari emango zaio.