'Memoria historikoaren legeak: Estatuko eta Eusko Legebiltzarreko proiektuak' jardunaldiak antolatu ditu Goldatu taldeak
Donostiako Goldatu taldeak bi ekitaldi antolatu ditu aste honetarako ‘Memoria historikoaren legeak: Estatuko eta Eusko Legebiltzarreko proiektuak’ izenburupean.
Hilaren 20ean eta 21ean ‘Memoria historikoaren legeak: balorazio eta proposamenak’ izenburuko bi mahai-inguru egingo dituzte Okendo Kultur Etxean. Urriaren 20ean alderdi politikoetako kideak izango dira mahaian: EAJko Aitor Urrutia, EH Bilduko Julen Arzuaga, PPko Juana Bengoechea, Elkarrekin Podemoseko Jon Hernandez eta PSE-EEko Ane Oyarbide.
Urriaren 21ean, ordea, elkarte memorialistek hartuko dute parte. “Frankismoaren Krimenen Aurkako Euskal Plataforma”-ko Josu Ibargutxi San Pedro eta “Frankismoaren krimenen aurkako kereilaren aldeko Estatuko Koordinakunde”-ko (CEAQUA) Jacinto Lara Bonilla izango dira bertan. Moderatzailea lanetan Hitz&Pitz Fundazioko Arantza Fernandez de Garaialde arituko da bi mahai-inguruetan, eta 19:00etan hasi eta 21:00etan amaituko dira