Altza Apain, arte urbanoaren bidez auzoa balioan jartzeko egitasmoa
Altza Apain egitasmoa aurkeztu eta egindako horma-irudiak bisitatu dituzte gaur goizean. Topaketa artistikoa irailaren 17tik urriaren 2ra bitartean garatu da eta Casares Tomasene Kultur Etxeak koordinatu du. Guztira, horma-margolari ezagunek eta graffitigile anonimoek egindako sei eskuhartze artistiko jaso ditu egitasmoak.
Donostia Apainek datozen urteetan artista muralgileen topaketak antolatzen jarraitzeko asmoa du, eta urtero auzo ezberdin batean egingo da. 2019an Loiola Apainekin hasi zen eta aurten Altzan izan du jarraipena.
Egitasmoak hirigune publikoa biziberritzeko eta duintzeko arte margolanek duten gaitasuna aldarrikatu nahi du eta hiri-eskuhartze ereduak eta “jardunbide egokien” erreferentziak eskaini nahi ditu. Erabiltzen ez diren edo nabarmentzen ez diren espazioak bizitzaz eta kolorez betetako guneetan eraldatzen saiatuko dira gozamen kolektiborako. Hala, kaleak eta hormak lan-tailer, mihise eta galeria onenak bihurtukon dira.
Ekimenaren jatorria Loiola Apain da, 2019ko herritarren partaidetzarako Olatu Talka Jaialdian antolatuako urbanoari buruzko topaketa bat izan baizen. Proiektuak, ordea, jarraipena izan du eta bere bere horretan dirau. Astero bisita gidatuak egiten dituzte eta uda honetan Loiolako Kultur Etxeak bi artista gonbidatu ditu bi artelan egitera: Stephen Webb eta Aitziber Alonso.
Loiola Apainen arrakastaren ostean, Altza Apain egitasmoa abiatu dute aurten eta bi berritasun nagusi izan ditu. Batetik, ekimen artistikoak bi astetan egin dituzte eta bestetik, arte urbanoari lotutako jarduera osagarriak antolatu dira.
Halaber, egitasmoak aurrera jarraitzen du ete besteak beste, ZETA kolektibo artistikoarekin lan berri bat egingo da laster.