Sute bat izan da Mundaiz pasealekuko eraikin batean
Gaur arratsaldean, 15:00ak inguruan, Mundaiz pasealekuko 14. zenbakiko eraikinak su hartu du. Suhiltzaileek hedabide honi adierazi diotenez, sutea txikia izan da eta ez zegoen inor eraikinaren barruan gertatu denean.
Donostiako Udalak suhiltzaileen bertsioa berretsi du, eta gaineratu du ke handia sortu duela suteak. Une honetan, sutea itzaltzen eta eraikina aireztatzen ari dira, eta itxita dago eraikinaren ingurua.
2019ko azaroan eraikin berean sutea gertatu zen, eta orduan ere ez zen inor zauritu.