Donostiak bederatzi txurro postu izango ditu neguan
Donostiako Udalak neguan txurroak saltzeko postuak jartzeko bederatzi baimen emango ditu, eta lehiaketa publikoan izena emateko epea zabalik da. Azaroaren 1etik otsailaren 28ra arte jarri ahal izango dira txurro postuak hirian, eta lehiaketa publikoa irabazten dutenek euren postuak jartzeko baimena izango dute 2025era arte. Honako leku hauetan jarriko dituzte postuak: Julio Caro Baroja plazan, Easo plazan, Katalunia plazan, Bartzelona etorbidean, Larratxo plazan, Harria parkean, Sagastieder plazan, Frantzia pasealekuan eta Anoetako estadioan. Azken horretako postua egunero jarri eta kendu ahal izango da, futbol partidak, inguruko azokak eta bestelako jarduerak direla eta. Beste urte batzuetan Urdaneta kalea eta Claro Campoamor plaza txurro postuak jarri badituzt ere, oraingoan baztertu egin dituzte kokaleku horiek.
“Txurro dendek neguko denboraldian eta 2025. urtera arte bide publikoan bete ahal izango dituzten espazioak mugatu nahi ditugu. Urte osoan txurro denda finko eta iraunkor bat egon daitekeen begiratu dugu, baina ez dugu leku egokirik aurkitu”, azaldu du Miguel Angel Diezek, Hiri Mantenimenduko zinegotziak.