Udalak harrera egin dio Iñigo Llopisi
Iñigo Llopis igerilari donostiarrak zilarrezko domina irabazi zuen abuztuan Tokioko Paralinpiar Jokoetan, eta, horregatik, harrera egin diote Donostiako Udaletxean. Eneko Goia alkatea eta udal korporazioko ordezkariek hartu dute parte ekitaldian, eta alkateak Llopis zoriondu eta eskerrak eman dizkio: “Lan gogorra egin duzu bi emaitza handi lortzeko aurten, Europako txapelketa eta zilarrezko domina Paralinpiar Jokoetan, eta hiria ordezkatzeko, eta badakigu oso harro zaudela donostiarra izateaz. Horregatik eskerrak eman nahi dizkizugu. Eredu zara donostiar askorentzat, bereziki egunero udal igerilekuetan entrenatzen duten haur askorentzat, hain zuzen ere, zuk lortu duzuna lortzeko amesten duten haurrentzat”.
Igerilaria ere pozik agertu da, eta bere hurrengo erronka datorren urteko ekainean jokatuko den munduko txapelketa dela nabarmendu du: “Espero dut uztailean hemen egotea berriro beste emaitza on batekin”.