Haurtxokoetako eta gaztelekuetako segurtasun neurriak arindu dituzte
Osasun egoeraren hobekuntza dela eta, Donostiako Udalak hiriko haurtxokoetako eta gaztelekuetako segurtasun neurriak arintzea erabaki du. Horrela, ez haurtxokoetan eta ez gaztelekuetan, dagoeneko ez da beharrezkoa ordua hartzea, eta zentroetako irekiera ordutegiaren barruan, edozein unetan joan daiteke. Era berean, ez dute talderik osatuko, eta haurrek zein nerabeek mugarik gabe mugitu ahalko dute zentroetan.
Bestalde, haurtxokoetan, ateratzeko bi une izango dira arratsaldero: asteartetik ostegunera, 18:30ean edo 19:00etatik 19:20era; ostiraletan, 19:00etan edo 19:30etik 19:50era; eta larunbatetan, 18:30ean edo 19:00etatik 19:20era.
Horrez gain, gaur egun indarrean jarraitzen duten segurtasun neurriak bermatuko dituzte haurtxokoetan zein gaztelekuetan.