Suedia, Alemania eta Bartzelonako taldeak izango dira Donostiako Abesbatzen Astean
Aurten ere, Donostia Kulturak, Tolosako Ekibide Etxearen laguntzarekin, Abesbatzen Astea antolatu du. Tolosako Abesbatzen Lehiaketa ospatzen den bitartean, bost emanaldi eskainiko dira urriaren 27tik azaroaren 3ra bitartean Donostian. Emanaldiak, Altzan, Loiolan, Grosen, Ibaetan eta Amaran izango dira eta donostian musika korala susatzeko helburua izango dute.
Aurten bost talde bokalek parte hartuko dute kontzertuetan eta bere programetan musika erlijiosoa zein musika-herrikoia eskainiko dute. Suedia, Alemania eta Bartzelonatik etorriko dira talde horiek. Auzoetako elizetan izango dira kontzertuak eta sarrera doan da:
Sofia Vokalensemble (Suedia). San Inazio parrokia (Gros). Urriak 27. Asteazkena 20:00.
Sjaella (Alemania). Espiritu Santuaren parrokia (Ibaeta). Urriak 28. Osteguna 20:00.
Qartonal (Alemania). San Martzial parrokia (Altza). Urriak 28. Osteguna 20:00.
Cor Bruckner (Bartzelona). Karmeliten eliza (Amara). Urriak 29. Ostirala 20:15.
VoNo (Suedia). Jesusen bihotza parrokia (Loiola). Azaroak 3. Asteazkena 20:00.