Begoña del Teso kazetari donostiarra saritu du Euskal Kazetarien Elkarteak
Begoña del Teso kazetari donostiarrak Euskal Kazetariak saria jaso du. Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak antolatzen dute sari banaketa eta gaur eman dute jakitera Euskal Kazetaritza sarien irabazleen zerrenda: beste ataletan David Beriain eta Roberto Fraile, Mirentxu Purroy, Julio Flor, Angel Ruiz de Azua eta Eva Caballero saritu dituzte.
Sarietako epaimahaiak nabarmendu duenez, “zinema esatari eta dibulgatzaile ezin hobea” da Del Teso, eta “kazetaritza apaltasunez, pasioz, tinkotasunez eta entregaz bizi du”.