Donostiako Udalak Martutenen hotel bat eraikitzeko lizentzia ukatu dio Urumea Rooms promotoreari
Urumea Rooms promotoreak Urumea ibaiaren ertzean hotel bat eraikitzeko asmoa duela salatu zuen atzo Donostiako EH Bilduk, eta gaur Donostiako Udalak lizentzia ukatu dio promotoreari. Udalaren esanetan, ez dute proiektua onartu promotoreak oraindik ez duelako hotela eraikitzeko obra nagusiaren lizentzia.
Hotela eraikitzeko lizentziaren eskaera hilaren 15ean aurkeztu zuen Urumea Roomsek Donostiako Udaletxean. Atzo EH Bilduk adierazitakoaren arabera, 73 logelako lau izardun hotela eraikitzeko asmoa du promotore honek. Obra nagusiaren lizentzia ez edukitzea oinarrizko hutsegite gisa sailkatu du Hirigintza sailak, eta horregatik ezin izan dute onartu promotoreak egindako aurretiko adierazpena.