Alderdi Ederreko 'Uraren ninfa' eskultura konpontzen ari dira
Alderdi Ederreko lorategietako “Uraren ninfa” eskulturaren birgaitze lanak abiatu zituzten duela egun batzuk, eta tailerrera eraman behar izan dute konponketak egitera.
Hiriko Zerbitzuetako zinegotzi Miguel Ángel Díez sozialistak adierazi duenez, “iturriko eskulturak matxura bat zuen barrualdeko ur-hodian, eta, beraz, konpondu egin behar izan dugu. Horretarako, eskultura desmuntatu da, iturriko idulkia osatzen duten azulejuak ahalik eta gutxien kaltetzen saiatuz, nahiz eta batzuk kaltetzea saihestezina izan den.”
Eskulturari barrutik hodi berri bat jarri diote. Kanpotik ondu eta berriro margotuko dute Alderdi Ederreko lorategietan dagoen jatorrizko tokira itzuli aurretik, kaltetutako azulejuak konponduz. Azaroan bere jatorrizko lekuan jartzea aurreikusten du udalak.