Asier Nieblaren kasuan hilketa "aski frogatuta" dagoela adierazi du Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak
Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzaren arabera, Asier Nieblaren kasuan akusatuaren parteko hilketa “aski frogatua” dago. Adierazpen hau akusatuaren defentsak aurkeztutako errekurtsoaren aurkako idazkian argitaratu du Fiskaltzak. Izan ere, akusatuaren defentsak dio bere bezeroak Asier Niebla kolpatzeko asmoa zuela, baina jotzerakoan huts egin zuela. Hau dela eta, defentsaren ustetan karguak baliogabetu egin behar ziren, baina Fiskaltzak ez du horrela ikusi.
Gertakariak
2018ko abuztuaren 12an, Donostiako Aste Nagusian, Asier Niebla 29 urteko urnietarra emakume batekin hizketan zegoen Perujuantxo kaleko taberna baten kanpoan. Une batean emakumearen bikotekide ohia gerturatu eta ukabilkada bat eman zion Nieblari, eta lurraren aurka hartu zuen kolpea. Zaurien larritasuna zela eta, koman bi hilabete eman zituen gazteak, baina hil egin zen azkenean.