Erdialdeko eraikin batean sute bat gertatu eta pertsona bat ospitalera eraman dute
Gaur eguerdian, 13:30 inguruan, sute bat gertatu da Erdialdeko Camino kalean. Udaleko iturrien arabera, 4. eta 5. eraikinen arteko soto batean sortu da sutea. Emakume bat ospitalera eraman behar izan dute kea arnasteagatik.
Suhiltzaileak lanean ari dira sua itzaltzeko. Aireztatze prozesuan sua biga batean sartu dela ikusi dute eta kea handitu da. Kea eskaileratik atera arte laugarren eta bosgarren solairuetan zeuden hiru pertsona etxean konfinatu dituzte. Baina kea ugaritu denez, fatxadatik atera dituzte eskailera baten bidez –irudian ikus daitekeena–.