Sara Azurzak 'Together' hirugarren singlea plazaratu du
 
                                    Donostiako Sara Azurza abeslariak konfinamenduan idatzitako abestia aurkeztu du: Together. Gertuko pertsonen ondoan mantentzearen garrantziaz hitz egiten du. Hori dela eta, artistaren hainbat senide bideoaren protagonista bihurtu dira taldeko kideekin batera: Igone Zarate (gitarra), Iker Lauroba (gitarra), Haritz Lauroba (bateria) eta Julen Barandiaran (baxua). Azurzak konposatu ditu abestiaren letra eta melodia, eta Gaztain estudioetan grabatu du Eñaut Gaztañagarekin.
 
								 
								
							 
					 
		        	


 
                    