AHTaren aurkako mendi martxa egingo dute Martutenetik abiatuta
AHT-aren trenbidearen eraikuntzaren harira, Martuteneko Okendotegi kaleko Erbetegi etxe-dorrea eraitsi zuten martxoan.(Argazkia: Joseba Parron San Sebastian) Larunbatean, Lurra defendatuz AHTa geldituko dugu lelopean, mendi marxa bat egingo du AHTrik Ez! plataformak. Martutenetik abiatu eta Lezorainoko bidea egingo dute, Astigarragan, Errenterian eta Oiartzunen geldialdiak eginez. Izan ere, AHTak merkantzia arriskutsuentzako izango duen ibilbidea egingo dute. 09:00etan Martuteneko gasolindegi pareko parkean elkartuko dira, eta antolatzaileek norberak bere bazkaria eraman dezala eskatu dute.



