Bera Berak Europan aurrera egiten jarraitzen du

Bera Berak mugarik ez duela erakutsi du beste behin ere asteburuan, 21-26 irabazi baitzion aurkari oso zail bati, Paris 92 taldeari. Europa Ligako Q2 kanporaketaren itzulerako neurketa zen frantsesen aurkakoa, eta joanekoan 27-27 berdindu zuten. Donostiarrek balentria egin zuten, eta txapelketako hirugarren kanporaketarako sailkatu ziren. Hurrengo norgehiagoka Errumaniako Ramnicu Valcearen aurka jokatuko dute.
Futbolean, Realeko mutilek garaipena eskuan izan zuten Wanda Metropolitano estadioan, 0-2 irabazten hasi baitziren, Sorlothen eta Isaken golekin. Ordea, Atletiko Madrilek partida berdintzea lortu zuen Luis Suarezen bi golekin, penalti eztabaidagarri bat tartean.
Belar hockeyan, Realak bi partida jokatu ditu asteburuan, eta biak galdu ditu. Poloren aurka jokatu zuen lehenengo, eta 1-4 galdu zuen. Hurrengo egunean, Club de Camporen aurka jokatu zuen, eta emaitza are okerragoa izan zen: 6-0.
Izotz hockeyan, Txuri Urdineko mutilek zein neskek euren partidak irabazi dituzte asteburuan. Mutilek 3-0 irabazi zioten Jacari eta neskek 0-14 Valkyriasi. Horrela, neskek ligako lidergoari eusten jarraitzen dute.
Saskibaloian, Ibaeta Basketek Ferrolen aurka jokatu zuen etxean, eta erraz irabazi zuen: 89-60.
PARTIDAK
Izotz hockeya
Gizonezkoen lehenengo maila, 6. jardunaldia
- Txuri Urdin 3 – Jaca 0
Emakumezkoan lehenengo maila, 5. jardunaldia
- Valkyrias 0 – Txuri Urdin 14
Saskibaloia
Emakumezkoen lehenengo maila, 6. jardunaldia
- Ibaeta Basket 89 – Ferrol 60
Eskubaloia
Europa Ligako Q2 kanporaketa (itzulerakoa)
- Paris 92 21 – Bera Bera 26
Futbola
Gizonezkoen lehenengo maila, 10. jardunaldia
- Atletiko Madril 2 – Reala 2
Belar hockeya
Emakumezkoen ohorezko maila, 7. jardunaldia
- Reala 1 – Polo 4
Emakumezkoen ohorezko maila, 8. jardunaldia
- Club de Campo 6 — Reala 0