EHUk espedientea ireki dio eraso sexista batengatik salatu duten irakasleari
Sexu eraso bat salatzeko, elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian EHUren Ibaetako Campusean. Unibertsitateko Indar Batasunak (UIB) eta Arrakala emakume taldeak antolatu dute, pasa den astean bideo bidez eraso sexista salatu ostean. Hain zuzen ere, urriaren 4an EHUko Arkitektura fakultateko irakasle batek hainbat ikasleren kontra egindako erasoa da: “ikasleei zakila bortizki erakutsi zien”.
EHUk gaur baieztatu Arkitekturako irakasle horri espedientea zabaldu ziola pasa den asteko ostiralean. “Gertaera desatsegina” argitzeko eta neurriak hartzeko prozesu informatibo bat abiatu dute. Horrekin batera, irakasleak ezingo ditu behin-behinean klaseak presentzialki eman. “Soilik modu telematikoan eman ahal izango ditu klaseak”.