Alice Gulick parkearen irisgarritasuna hobetuko dute
Donostiako Udalak Intxaurrondoko Alice Gulick parkean irisgarritasuna hobetzeko eta espaloiak berritzeko obren proiektua onartu du. 128.776 euroko aurrekontua du, eta bi hilabeteko epean gauzatzea aurreikusten da.
Proiektuaren baitan lan hauek aurreikusten dira, besteak beste; espaloietako eta eskaileretako zoladurak berritzea, dauden oztopo arkitektonikoak kentzea eta bi metroko zabalerako espaloi bat eraikitzea, Zubiaurre pasealekuaren eta Luistarren kalearen artean oinezkoentzako ibilbide irisgarri bat egon dadin.