Jose Mari Dorronsoro preso donostiarraren egoera salatu du bere arreba Josunek
Jose Mari Dorronsoro Egiako euskal presoak 66 urte ditu eta 28 urte daramatza kartzelan, eta Etxerat elkarteak zabaldutako bideo batean, donostiarraren egoera salatu du bere arreba Josune Dorronsorok. 2001ean espetxeratu zuten Dorronsoro, 30 urteko kartzela zigorrarekin. Euskal Herritik 1.020 kilometrora egon zen preso, Puerto III espetxean (Cadiz, Andaluzia), aurtengo martxoan Euskal Herriratu zuten arte; Iruñeko espetxean dago orain.
“Jose Mariri ukatu egin dizkiote eskatu dituen erredentzio arruntak”, salatu du Josune Dorronsorok, eta nabarmendu du 30 bat euskal presori gauza bera gertatu zaiela aurten. “Blokeo horrek eskubideen urraketa nabarmena eragin du, bai 30 presoentzat, hobekuntzak ukatzen dizkietelako, baina baita ere guretzat, senideontzat, eta gertuko lagun, auzokide eta jendearentzat”, kritikatu du Dorronsorok.