Udaltzaingoan hamaika lanpostu betetzeko deialdia abiatu du udalak
Donostiako Udaltzaingoaren 2021eko Lan Eskaintza Publikoa onartu du udalak. Deialdian hamaika plaza eskaintzen dira, Udaltzaingoan dauden lanpostu hutsen kopurua kontuan hartuta, eta kalitatezko enplegu publikoa sustatzeko apustuarekin bat eginik.
Enplegu publikoa egonkortzeko eta bitartekotasuna murrizteko, udalak bere lan eskaintza publikoetan ahalik eta plaza gehien onartzen ditu, betiere estatuko araudian horri buruz ezarritako mugak kontuan hartuta. Lan ildo horretan, une honetan hainbat hautaketa prozesu daude irekita. Deialdi horiek dagoeneko onartuta dauden aurreko lan eskaintzen ondorio dira.
Hala ere, udalak 2021eko enplegu publikoaren eskaintzan lanean jarraituko du. Eskaintza horretan hainbat arlotako (teknikariak, administrariak, lanbideak eta abar) lanpostu hutsak erantsiko dira, eta urtea bukatu baino lehen onartzea aurreikusten da.