Adin txikikoekin lan egiteko baimena eman diote sexu abusuengatik ikertzen ari diren masajistari
Maiatzean Ertzaintzak masajista bat atxilotu zuen, ustez adin txikiko hiru neskari sexu erasoak egiteagatik. Martxoa bukaeran adingabeko neskato batek masajista horrek egin zizkion sexu abusuak salatu zituen, eta ondoren beste adin txikiko bi neskek berdina egin zuten.
Epaileak kautelazko neurriekin aske utzi zuen gizona, deklaratu ostean. Esaterako, 18 urtetik beherakoekin lan egitea galarazi zion. Neurri hori indargabetu du orain Gipuzkoako Auzitegiak. Horrela, adin txikikoekin lan egin ahal izango du.
Sexu abusuak saltzeko hainbat elkarretaratze egin zituzten masajistaren kontsultaren aurrean.