Europako Star Wars sagaren zaleek topaketa solidario bat egingo dute Donostian
Azaroaren 26an eta 27an Europako Star Wars sagaren zaleak Donostian elkartuko dira, 501 Legioa taldeak antolatu dituen topaketa solidario batzuk direla eta. Albin Johnson legioaren sortzaileak umorezko bideo batean adierazi zuen 2021eko topaketak Donostian egingo zirela.
Lehen egunean, azaroaren 26an, kontzertu bat egingo dute Viktoria Eugenia antzokian, Orquesta y Coro Filarmoniaren eskutik. Saga ezagunaren abesti batzuk joko dituzte, eta Alvaro Iglesiasek eta Alberto Gonzalezek sortutako The Pink Side of the Force ereserki ofiziala estreinatuko dute.
Hurrengo egunean, azaroaren 27an, Kontxa pasealekuan desfilea egingo dute sagako pertsonaia ezagunen jantziekin. Bestalde, odol bilketa ere egingo dute 501 Legioko kideek.