Gazteentzako beldurrezko film bat proiektatuko dute Igeldon
Igeldon Arimen Gaua edo Gau Beltza ospatuko dute hilaren 31n, datorren igandean. Kultur mahaiak gazteentzako jarduerak antolatu ditu. 12 urtetik gorakoek izango dute parte hartzeko aukera. 21:30ean kultur etxeko ateak irekiko dizkiete, eta han afaltzeko aukera izango dute. Bakoitzak bere etxetik eraman beharko du janaria. Ondoren, beldurrezko film bat jarriko diete –ez dute izenburua argitu–. Goizaldeko 01:30ak arte han egoteko aukera izango dute, beraien erara.